Zoltán Kodály
Itxura
Zoltán Kodály (hungarieraz: Kodály Zoltán; Kecskemét, 1882ko abenduaren 16a - Budapest, 1967ko martxoaren 6a) hungariar musikagile, pedagogo, eta folklore-ikertzailea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Budapesteko unibertsitatean eta Franz Liszten Musika Akademian egin zituen ikasketak. Béla Bartók ezagutu zuen, eta harekin batera herri-kantuak bildu zituen. Lan horretan jarraitu zuen 1907-1914 bitartean. 1923an Pest eta Budaren elkartzearen urteurrenerako Psalmus Hungaricus idatzi zuen koru eta orkestrarako, berehala ezaguna izan zena. 1926an Háry János opera ondu zuen, folklorean errotua, eta 1933. urtean Galantaren Dantzak orkestrarako. Musika ikasteko metodo bat idatzi zuen haurrentzat.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zoltán Kodály |